Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Su-arma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

12,7 mm kalibreko metrailadorea.

Su-arma konbustio batek sorturiko gasen presioa erabiliz jaurtigai bat urrutira bidaltzeko gai den arma da. Ehiza edo gerra jardueretan erabiltzen dira, orokorki, baina baita kirol jardueretan ere.

Su-arma izateko konbustio edo leherketa bidez bultzaturiko jaurtigai batek egon behar du tarteko. Hau dela eta ezin daitezke su arma bezala klasifikatu airea edota CO2 presioan gordeta baliatuz jaurtigaiak botatzen dituzten armak.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean bolbora edo sutautsa erabiltzen zuten txinatarrek bai suziriak egiteko baina baita gerra jardueretan ere. XIII. mendeko zenbait lekukotasunek bolbora jaurtigaiak botatzeko erabiltzen zela erakusten dute.

Europan XIII. eta XIV. mendeen artean hedatu zen bolbora, jakintsu arabiarren eskutik heldu ondoren. Lehen metalezko kanoiak XIV. mendekoak dira.

Kanoiak artileria pieza astunak ziren, baina denborarekin mugikortasun gehiago eman eta infanteriak erabiltzeko moduko erreminta bihurtu zituzten. XV. mendetik aurrera arkabuzak eta mosketeak agertu ziren.

Hasierako su-arma horiek ez ziren oso fidagarriak, eta diseinua aski oinarrizkoa zen. Kargatzeko, lehenik sutautsa eta ondoren jaurtigaia ezartzen ziren kanoiaren ahotik barrena. Ondoren, metxa baten bidez leherrarazten zen bolbora. Su-arma modernoak ez dira kanoiaren ahotik kargatzen, atzealdetik baizik, eta bolbora jaurtigaiarekin batera sartu ohi da.

Leherketa ere askoz kontrolatuagoa da su-arma modernoetan. Bolbora bereziak erabiltzen dira, eta kanoia ere moldatua da istripuak ekidin eta jaurtigaia zehatzago zuzentzeko. Bestalde, leherketa ez da metxa bidez eragiten, konpresio edo txinparta bidez baizik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]