Twitter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Twitter
Datuak
Mota Gizarte-sare zerbitzua, webgunea eta distraction (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Kudeatzailea Twitter, Inc.
Egoitza San Frantzisko
Balore-burtsa New Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera 2006ko martxoaren 21a
Sortzailea

twitter.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

Twitter gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzu bat da, erabiltzaileei testu soileko mezu laburrak, txio izenekoak, bidaltzea ahalbidetzen diena, gehienez 280 karaktere idatzita (2017ko azaroaren 7raino, erdia ziren: gehienez 140 karaktere). Mezuak bidaltzeko, SMSz, bat-bateko mezularitzaz, Twitterren webguneaz eta hainbat aplikazioz (adibidez, Twitterrificez) baliatzen dira. Twitterren erabiltzaileari txiolari edo tuiterlari deritzo.

Mezuak txiolariaren profilean erakusten dira eta jasotzeko aukera hautatu duten beste txiolariei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko txiolariak mezu horiek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake edo txiolari guztien eskura jartzea.

Euskal txiolariak, 2013ko apirilaren bukaeran, 5.500-6.500 ziren. 2010. urtean, berriz, 500 txiolari inguru zebiltzan euskaraz. Benetako eztanda 2011-2012 bitartean gertatu zen. Gizarte sare bazterrekoa izatetik ezagun izatera igaro zen eta 2012ko udarako, UMAPek berak 3.000 inguru euskal txiolari zituen bere datu-basean, gutxienez: geroztik, kopuruak etengabe egin du gora.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twitter 2006ko martxoan sortu zen San Frantziskon (Kalifornia), Jack Dorseyren, Evan Williamsen, Biz Stoneren eta Noah Glassen eskutik. Urte bereko uztailean aurkeztu eta ezagutarazi zen. 2007az geroztik, Twitter enpresa Delawareko jurisdikziopean dago.[2]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik, gizarte sare horren ospea handituz joan da. Jendartean lekua oso azkar eta erraz egin zuen mikroblogintza sare horrek. 2011n, 500 milioi erabiltzaile baino gehiago zituela balioztatu zen eta 65 milioi txio baino gehiago zituela. Era berean, egunean 800.000 bilaketa inguru egiten zirela baietsi zuten.[3] Handik bi urtera, Twitter web orrialde bisitatuenen artean zegoenez, egungo "Interneteko SMSa" jotzen da. [4].

2013ko irailaren 12an, Twitterrek beharrezko dokumentazioa aurkeztu zuen SECen, burtsan sartu baino lehenago.[5]

Azken inkestek, nolanahi ere, erakusten dute gaur egun 500 milioi erabiltzaile baino gehiago daudela eta haietako 332 milioi soilik aktiboak direla.[6]

Logoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twitter logo.svg
KOBE お菓子の店 モリナカ 2011 twitter (6579905383).jpg

Twitterren identifikatzaile nagusia txori urdina da, "Larry Txoria". Haren hastapenetatik logoak aldaketa gutxi izan ditu, kasik berdin mantentzen da.

2012ko ekainaren 5ean "Larry Txoria" "Twiterreko Txoria" izatera pasatu zen. Era berean, "Twitter" hitza eta haren "t" letra xehea aldatuz joan dira: egun, ez dira erabiltzen.[7]

Twiterreko diseinatzaile Douglas Bowman-en hitzetan, gizarte sare horretako logoak gero eta antza handiagoa du Sialia currucoides txoriarekin.[8]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twiterrek darabiltzan hizkuntza nagusiak Estatu Batuetako ingelesa eta frantsesa dira. Hala ere, beste zenbait hizkuntzaz ere erabilgarri dago: ez dira Twitter taldekoek eginak, erabiltzaileek itzultzen eta proposatzen dituztenak baizik, dirua irabazteko asmorik gabe. Lan hori Translate Twitter webgunearen bitartez egiten dute: https://translate.twitter.com/ helbidetik, alegia.[9] Euskal bertsioa dago, baina anitz hobekuntza egin behar dira. Adibidez:

  • degesin egiteko aukera proposatzen da (ziur aski, desegin esan nahi zen);
  • erabiltzaileak kontua noiz sortu zuen oso trakeski adierazten da: 2015(e)ko maiatzak(e)tik Twitterren;
  • zuzeneko elkarrizketa bat ezabatu nahi denean, testu hau ageri da: Elkarrizketa honen historia zure sarrera ontzitik ezabatua izango da (eta jarraian, bi aukera: Utzi, atzealde zuriaren gainean, eta Utzi, atzealde gorrian);
  • 2018ko uztailean, mezu hau jakinarazten zitzaion erabiltzaile euskaldunari: Zure burua aurkeztu Deskribatu nor zaren eta zer gustatzen zaizun.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txioa edo tweeta

Txiolariak beste txiolarien txioak ikusteko, bestearen profilean “jarraitu” botoia sakatu behar dute, geroago haien hormetan txio guztiak ager daitezen. Behin txioak horman daudela, txiolariek erabaki dezakete zein txio partekatu nahi duten «bertxio» edo «retweet» botoia sakatuz. Horrela, besteen txioak haien jarraitzaileen hormetan agertuko dira, bertxio ikurrarekin. Era horretan, ideia onak, bereziak edo barregarriak parteka daitezke.

Horretaz aparte, «Atsegin dut» botoia ere erabil daiteke: haren bidez, txioak ez dira partekatzen baina “Atsegin dut” izeneko karpeta publikoan gordetzen dira.

Twitterren ospearen ondorioz, web orri horrek aplikazioak sortzeari ekin zion. Gaur egun, aplikazioa mugikorretan zein tabletetan gehien erabiltzen direnetako bat da. Izan ere, Twitterren erabilera haren sinpletasunari lotuta dago.

Edukia

Pear Analystics firmak Estatu Batuetan idatzitako 2.000 txiotako edukia ikertu zituen. Hauexek izan ziren ondorioak:

Edukia
2009ko ikerketaren ondorioak.
Formatua

Txiolariek gai bakar eta berezi bati buruz hitz egiteko, normalean momentuan dagoen gaia, hashtageko («joera», euskaraz) # (traola) ikurra erabiltzen dute. Beste ikur ezagun bat @ (a bildua) da: haren bidez, txiolariek elkarri idatz diezaiokete. Erabiltzailearen izenaren aurrean jartzen da, beste norbaitek aipatu egin duela jakin dezan.

Era berean, 2009 urtean Twitterren “zerrendak” sortzeko aukera eskaini zuen. Horiek erabiliz, erabiltzaileak haien barruan dauden txiolarien txioak soilik ikusteko aukera du.

Trending topica

Txiolari askok hitz edo esaldi berbera behin eta berriz erabiltzen dutenean, hitza edo esaldia trending topic bihurtzen da. Zerbitzu horrek agintzen du Twitter elkarteak gai berrien berri izan dezan eta, era berean, elkarrizketan segi dezan. Halere, batzuetan abeslari edo pertsonaia famatu baten jarraitzaileek lan egiten dute, haien izenak trending topic, TT, gisa ager daitezen[10].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileei dagokienean, 2009an Jeremiah Owyangek azpimarratu zuen gehienak helduak zirela, aurretik horrelako sarerik sekula erabili gabeak, hain zuzen ere. comScoreren arabera, erabiltzaileen % 11 soilik 12-17 urte bitarteko tartean da.[11]

Horrez gain, 2009ko ekainean egindako beste ikerketa batek jakinarazi zuen emakumeak gizonak baino zaletuagoak zirela, hurrenez hurren, % 53 eta % 47ko ehunekoetan, hain zuzen.[12]

2012ko artikulu batean ezagutarazi zenez, Twitter Japoniako gizarte sarerik handiena da, Facebooken aurretik. Halaber, erabiltzaile gehienak Estatu Batuetan dira.[13]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontu bisitatuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko martxoaren 7ko ikerketa baten arabera, jarraitzaile gehien dituzten kontuak hauek dira:[14]

  1. Katy Perry: 84.010.474 jarraitzaile
  2. Justin Bieber: 76.688.901 jarraitzaile
  3. Taylor Swift: 72.438.027 jarraitzaile
  4. Barack Obama: 70.809.357 jarraitzaile
  5. YouTube: 60.275.084 jarraitzaile
  6. Rihanna: 56.953.903 jarraitzaile
  7. Lady Gaga: 56.733 198 jarraitzaile
  8. Ellen DeGeneres: 55.210.753
  9. Twitter: 53.224.558 jarraitzaile
  10. Justin Timberlake: 52.575.083 jarraitzaile

Kontu zaharrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Twitterreko kontu zaharrenak hamalau dira, denak ere 2006ko martxoaren 21ean sortuak. Twitterreko langile zein sortzaileenak dira, hala nola, @jack (Jack Dorsey), @biz (Biz Stone) eta@noah (Noah Glass).[15]

Zerbitzari erorketak

2019ko uztailaren 11an Twitterren zerbitzariak erori egin ziren munduan zehar. [16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zenbat euskal tuiterlari gara?», Umap.eus webgunea, 2013-05-02.
  2. (Ingelesez)California Secretary of State (2011ko otsailak 18). «California Secretary of State, Business Entities - Business Entity Detail». 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  3. (Ingelesez) Shiels, Maggie (2011ko martxoak 11), «Twitter co-founder Jack Dorsey rejoins company», BBC. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  4. (Ingelesez) «Top Sites», Alexa Internet Imc. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  5. (Gaztelaniaz) «Twitter tuitea que empieza a prepararse para salir a bolsa», La Vanguardia, 2013ko irailak 13. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  6. (Ingelesez) «Twitter MAU Were 302M For Q1, Up 18% YoY - Twitter (NYSE:TWTR)», Benzinga, 2015eko apirilak 28. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua
  7. (Ingelesez) Griggs, Brandon (2012ko ekainak 7), «Twitter's bird logo gets a makeover», CNN. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  8. (Ingelesez) Bowman, Douglas (2012ko ekainak 6), «Birds:What is the new Twitter bird logo's species?», Quora. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  9. (Gaztelaniaz) «Facebook ya habla español», El País. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  10. «Euskal Joerak TT - Umap» umap.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-16.
  11. (Ingelesez) Miller, Claire Cain (2009ko abuztuak 25), «Who's Driving Twitter's Popularity? Not Teens», The New York Times. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  12. (Ingelesez) Cheng, Alex and Evans, Mark (2009ko ekaina), [www.sysomos.com «Inside Twitter – An In-Depth Look Inside the Twitter World»], Sysomos. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  13. (Ingelesez) «Semiocast — Twitter reaches half a billion accounts — More than 140 millions in the U.S.», Semiocast. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  14. (Ingelesez) «Twitter Top 100 Most Followers», Twittercounter.com. 2016ko martxoak 7. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  15. (Ingelesez) «Search by Twitter bio, name, URL, location, more», Followewonk. 2016ko apirilaren 26an kontsultatua.
  16. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-07-11). «Caída de Twitter a nivel mundial con principales afecciones en Europa y EEUU» naiz: . Noiz kontsultatua: 2019-07-11.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]