2020
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2020. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa • 2040(e)koa |
Urteak | 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia |
2020 MMXX |
Ab urbe condita | 2773 |
Armeniar egutegia |
1469 ԹՎ ՌՆԿԹ |
Bahá'í egutegia | 176 – 177 |
Bengaliar egutegia | 1427 |
Berber egutegia | 2970 |
Egutegi budista | 2564 |
Myanmarko egutegia | 1382 |
Bizantziar egutegia | 7528 – 7529 |
Koptoen egutegia | 1736 – 1737 |
Etiopiar egutegia | 2012 – 2013 |
Hebrear egutegia | 5780 – 5781 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2076 – 2077 |
Shaka Samvat | 1942 – 1943 |
Kali Yuga | 5121 – 5122 |
| |
Iraniar egutegia | 1398 – 1399 |
Islamiar egutegia | 1441 – 1442 |
Japoniar egutegia |
Reiwa 2 (令和2年) |
Korear egutegia | 4353 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2563 |
Unix denbora | 1577836800 – 1609459199 |
Holozeniar egutegia | 12020 |
2020a asteazkenez hasitako bisurtea da.
Aurreikuspenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 14a - 2020ko Sei Nazioen Txapelketa bukatuko da.
- Martxoaren 15 eta 22a - 2020ko Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 5a - 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira.
- Apirilaren 18a - Sevillako La Cartuja Estadioan jokatuko den 2019-2020ko Futboleko Espainiako Errege Koparen finalean Erreala eta Athletic euskal taldeak finalean lehiatuko dira.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 12, 14 eta 16a - Eurovision Abesti Lehiaketaren 65. edizioa ospatzekoa zen Rotterdamgo Ahoy aretoan. Historian lehenengo aldiz lehiaketa bertan behera utzi da COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia dela eta.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 24tik abuztuaren 9ra - Tokion 2020ko Udako Olinpiar Jokoak ospatuko dira.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 26a - Andoainen Larramendiren heriotzaren berrehun eta berrogeita hamalaugarren urteurrena gogorarazteko "Ezina Egina" leloa irudikatu zuten Goiko plazan, bostehun bat pertsonak, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuta.[1]
- Urtarrilaren 30a - Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan greba orokorra deitu zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, zeina hainbat sindikatu eta gizarte eragile euskaldunek osatzen duten. Grebak jarraipen zabala izan zuen, milaka lagun bildu baitziren hegoaldeko lau hiriburuetako manifestazioetan.[2]
- Otsailaren 6a - Bizkaiko ekialdean dagoen Zaldibar herrian, hondakin multzoan gertatutako luizi batek zabortegiko bi langile eta AP-8 autobidea azpian harrapatu zituen.
- Martxoaren 4a - COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldiak eragindako lehen hildakoa izan zen Euskal Herrian: 82 urteko pertsona bat hil zen Bizkaian. Horrez gain, Ipar Euskal Herrian lehen kasua antzeman zuten, Baionan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrila - 2019an hasitako Australiako suteek martxan jarraitzen zuten.
- Urtarrila - Wuhango koronabirusa era nabarmenean hedatzen hasi eta 2019-2020ko agerraldiari hasiera eman zion.
- Urtarrilaren 9a - Wuhango koronabirusak lehen egiaztatutako gaixoa hil zuen.
- Urtarrilaren 17a - Australian ekaitz, uholde eta eurite handiak hasi ziren, piztuta zeuden suteak apaldu zituztenak.
- Otsailaren 8a - 2020ko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Orokorrak: Sinn Féin alderdia bozken %24,5ekin garaile.
- Maiatzaren 25a - George Floyd estatubatuarra polizia agente batek erail zuen Minneapolisen, polizia gehiegikerien aurkako protestei hasiera emanez AEBetan eta mundu osoan.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 9a - Hollywoodeko Dolby Antzokian 92. Oscar Sariak ospatu ziren. Parasite filmak 4 sari eskuratu zituen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 9a -
- Euskal Futbol Derbia Anoeta estadioan: Erreala 2 - Athletic Club 1
- Espainiako Emakumezkoen Futbol Superkoparen lehen edizioaren finala: FC Barcelona 10 - Real Sociedad 1
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera: «Zerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak»
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - Luis Fernando Orozco, kolonbiar aktorea (j. 1943).
- Urtarrilaren 2a - Grant Weatherstone, eskoziar errugbilaria (j. 1931).
- Urtarrilaren 2a - Michel Zelaia, lapurtar errugbilaria (j. 1930).
- Urtarrilaren 3a - Luis Arraiago, Xegama, nafar frantziskotar fraidea eta baratzezaina (j. 1931).
- Urtarrilaren 3a - Mónica Echeverría, txiletar idazlea (j. 1920).
- Urtarrilaren 3an, Estatu Batuarrek Bagdadko Nazioarteko Aireportuaren aurka egindako erasoan:
- Abu Mahdi al-Muhandis, irakiar militarra (j. 1954).
- Qasem Soleimani, irandar militarra (j. 1957).
- Urtarrilaren 5a - Hans Tilkowski, alemaniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 6a - Sergio Fernández Cárdenas, mexikar saiakera-egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea (j. 1926).
- Urtarrilaren 7 - Elizabeth Wurtzel, estatubatuar idazlea eta kazetaria (j. 1967).
- Urtarrilaren 8a - Pilare Borboikoa, Espainiako infanta (j. 1936).
- Urtarrilaren 9a - Ivan Passer, txekiar zinemagilea (j. 1933).
- Urtarrilaren 10a - Mikel Albisu Cuerno, bizkaitar aktorea (j. 1939).
- Urtarrilaren 10a - Qabus Bin Said, Omango sultana (j. 1940).
- Urtarrilaren 12a - Roger Scruton, ingeles filosofo eta idazlea (j. 1944).
- Urtarrilaren 13a - Isabel-Clara Simó, kataluniar idazle, filosofo, irakasle eta kazetaria (j. 1943).
- Urtarrilaren 16a - Christopher Tolkien, J. R. R. Tolkienen semea eta honen lan askoren argitaratzailea (j. 1924).
- Urtarrilaren 17a - Derek Fowlds, ingeles aktorea (j. 1937).
- Urtarrilaren 21a - Hédi Baccouche, Tunisiako lehen ministroa (j. 1930).
- Urtarrilaren 21a - Terry Jones, galestar umorista, idazlea eta zinema zuzendaria eta Monty Python taldeko kidea (j. 1942).
- Urtarrilaren 21a - Tengiz Sigua, Georgiako lehen ministroa (j. 1934).
- Urtarrilaren 21a - Theodor Wagner, austriar futbolaria (j. 1927).
- Urtarrilaren 23a - Alfred Körner, austriar futbolaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 24a - Rob Rensenbrink, herbeheretar futbolaria (j. 1947).
- Urtarrilaren 26a - Kobe Bryant, estatubatuar saskibaloi jokalaria, NBAko inoizko hoberenatakoa (j. 1978).
- Urtarrilaren 28a - Alberto Blecua, espainiar filologo, irakasle eta idazlea (j. 1941).
- Urtarrilaren 28a - Nicholas Parsons, ingeles aktore eta telebista eta irrati aurkezlea (j. 1923).
- Urtarrilaren 30a - Jean Baptiste Etxarren, euskal idazlea (j. 1928).
- Urtarrilaren 31 - Mary Higgins Clark, misteriozko eleberrien estatubatuar idazlea (j. 1927).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 2a - Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (j. 1919).
- Otsailaren 2a - Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (j. 1930).
- Otsailaren 2a - Mike Moore, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- Otsailaren 3a - Gabriel Korta, gipuzkoar idazlea (j. 1951).
- Otsailaren 3a - George Steiner, frantziar-estatubatuar literatura kritikari, saiakeragile, filosofo, eleberri idazle eta irakaslea (j. 1929).
- Otsailaren 4a - Pio Berasategi, gipuzkoar idazlea (j. 1935).
- Otsailaren 4a - Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (j. 1930).
- Otsailaren 4a - José Luis Cuerda, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1947).
- Otsailaren 4a - Daniel Arap Moi, Kenyako presidentea (j. 1924).
- Otsailaren 5a - Jose Angel Ascunce, gipuzkoar literatura-kritikaria, Deustuko Unibertsitateko katedratiko emeritua eta euskal herritarren erbesteko kulturaren ikertzailea (j. 1946).
- Otsailaren 5a - Stanley Cohen, estatubatuar biokimikaria, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1922).
- Otsailaren 5a - Kirk Douglas, estatubatuar zinema aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1916).
- Otsailaren 6a - Jhon Jairo Velásquez Vásquez, Popeye, kolonbiar hiltzailea, Medellingo kartelaren buruzagia (j. 1962).
- Otsailaren 8a - Carlos Rojas, kataluniar idazle eta unibertsitate-irakaslea (j. 1928).
- Otsailaren 9a - Mirella Freni, italiar opera sopranoa (j. 1935).
- Otsailaren 9a - David Gistau, espainiar telebista-gidoilaria, bidaia berri-emailea, zutabegilea eta eleberrigilea (j. 1970).
- Otsailaren 11 - Joseph Vilsmaier, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1939).
- Otsailaren 12a - Emily Doyaga, estatubatuar hizkuntzalaria, euskararen eta euskal kulturaren erreferentziako bultzatzailea AEBetan (j. 1925).
- Otsailaren 13a - Joxe Mari Auzmendi Matxain, nafar irakasle eta kimikaria, Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat (j. 1954).
- Otsailaren 13a - Rafael Romero Marchent, espainiar zinema zuzendaria (j. 1926).
- Otsailaren 16a - Larry Tesler, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria (j. 1945).
- Otsailaren 17a - Terry Lineen, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1936).
- Otsailaren 17a - Mário da Graça Machungo, Mozambikeko lehen ministroa (j. 1940).
- Otsailaren 17a - Charles Portis, estatubatuar idazlea (j. 1933).
- Otsailaren 19a - Jean Daniel, frantziar idazlea eta kazetaria, Le Nouvel Observateur astekariaren sortzaileetako bat (j. 1920).
- Otsailaren 19a - Fernando Morán, espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa (j. 1926).
- Otsailaren 20a - Lukas Larraza, nafar atleta, krosean espezialista (j. 1929).
- Otsailaren 21a - Camila María Concepción, estatubatuar gidoilaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1991).
- Otsailaren 24a - Mario Bunge, argentinar fisikari eta zientziaren filosofoa, errealismoa aldezteagatik eta pseudozientzien aurkako jarreragatik ezaguna (j. 1919).
- Otsailaren 24a - Katherine Johnson, estatubatuar psikologoa, espazio zientzialaria eta matematikaria (j. 1918).
- Otsailaren 24a - Juan Eduardo Zúñiga, espainiar idazlea, eslavista, lusista, literatura-kritikaria eta itzultzailea (j. 1919).
- Otsailaren 25a - Dmitri Jazov, sobietar militar eta politikaria (j. 1924).
- Otsailaren 25a - Hosni Mubarak, Egiptoko presidentea (j. 1928).
- Otsailaren 27a - Valdir Espinosa, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Otsailaren 28a - Freeman Dyson, britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria (j. 1923).
- Otsailaren 29a - Arnaud Marquesuzaa, baxenafar errugbilaria (j. 1934).
- Otsailaren 29a - Éva Székely, hungariar igerilaria (j. 1927).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Ernesto Cardenal, nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta (j. 1925).
- Martxoaren 3a - Stanisław Kania, poloniar politikari komunista (j. 1927).
- Martxoaren 3a - Nicolas Portal, frantziar txirrindularia (j. 1979).
- Martxoaren 4a - Javier Pérez de Cuéllar, peruar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1920).
- Martxoaren 4a - Robert Xavlakadze, georgiar atleta, altuera jauzian aditua (j. 1933).
- Martxoaren 6a - Anne-Marie Berglund, suediar idazlea (j. 1952).
- Martxoaren 6a - Angel Ibisate, arabar apaiza eta euskaltzain urgazlea (j. 1932).
- Martxoaren 6a - McCoy Tyner, estatubatuar jazz pianojolea (j. 1938).
- Martxoaren 8a - Luis Racionero, kataluniar idazlea (j. 1940).
- Martxoaren 8a - Max von Sydow, suediar aktorea (j. 1929).
- Martxoaren 9a - José Jiménez Lozano, espainiar idazlea (j. 1930).
- Martxoaren 9a - Italo de Zan, italiar txirrindularia (j. 1925).
- Martxoaren 11 - Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (j. 1937).
- Martxoaren 13a - Barbara Clementine Harris, etatubatuar apezpikua, Komunio Anglikanoan apezpiku ordenatu zen historiako lehen emakumea (j. 1930).
- Martxoaren 13a - Dana Zátopková, xabalina jaurtiketako txekiar atleta (j. 1922).
- Martxoaren 14a - Mariano Puga Concha, Txileko elizbarrutiko apaiza eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1931).
- Martxoaren 14a - Genesis P-Orridge, ingeles abeslaria, poeta eta artista (j. 1950).
- Martxoaren 15a - Vittorio Gregotti, italiar arkitektoa (j. 1927).
- Martxoaren 16a - Stuart Whitman, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Martxoaren 17a - Eduard Limonov, errusiar idazlea eta politikaria (j. 1943).
- Martxoaren 17a - Manuel Serifo Nhamadjo, Ginea-Bissauko presidentea (j. 1958).
- Martxoaren 17a - Betty Williams, Ipar Irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria (j. 1943).
- Martxoaren 18a - Emil Karewicz, poloniar aktorea (j. 1923).
- Martxoaren 18a - Joaquín Peiró, espainiar futbolaria eta futbol-entrenatzailea (j. 1936).
- Martxoaren 18a - John Solomon, australiar errugbilaria (j. 1929).
- Martxoaren 18a - Alfred Worden, estatubatuar astronauta eta ingeniaria, Apollo 15 misioan aginte-moduluaren pilotua (j. 1932).
- Martxoaren 18a - Eustaquio Zubillaga, gipuzkoar futbolaria (j. 1933).
- Martxoaren 19a - Gonzalo Cerezo Barredo, asturiar kazetaria, poltikaria eta idazlea (j. 1926).
- Martxoaren 19a - Aurlus Mabélé, Soukousaren Erregea, kongoar abeslari eta konpositorea (j. 1953).
- Martxoaren 19a - Peter Whittingham, ingeles futbolaria (j. 1984).
- Martxoaren 20a - Amadeo Carrizo, argentinar futbol-atezaina (j. 1926).
- Martxoaren 20a - Carlos Falcó, espainiar nobleziako-kide eta enpresaburua (j. 1937).
- Martxoaren 20a - Enrique del Portal, espainiar tenorra eta aktorea , antzerki lirikoan nabarmendu zena (j. 1932).
- Martxoaren 20a - Kenny Rogers, estatubatuar country abeslari, argazkilari, aktore, ekoizle eta ekimengilea (j. 1938).
- Martxoaren 20a - Borislav Stanković, serbiar saskibaloi-jokalaria eta entrenatzailea eta Saskibaloiko Nazioarteko Federazioaren idazkari nagusia (j. 1925).
- Martxoaren 20a - Vladimír Zábrodský, txekoslovakiar izotz hockey jokalaria eta tenislaria (j. 1923).
- Martxoaren 21a - Aileen Baviera, filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa (j. 1959).
- Martxoaren 21a - Lorenzo Sanz, espainiar enpresaburua, Real Madril klubeko presidentea (j. 1943).
- Martxoaren 22a - Alberto Arbasino, italiar legegizona eta idazlea (j. 1930).
- Martxoaren 22a - Germà Colón, valentziar filologo eta lexikologoa (j. 1928).
- Martxoaren 22a - Julie Felix, estatubatuar-ingeles folk abeslaria (j. 1938).
- Martxoaren 22a - Luzia Goñi, nafar bertsolaria (j. 1928).
- Martxoaren 22a - Benito Joanet, kataluniar futbol-atezaina eta entrenatzailea (j. 1935).
- Martxoaren 22a - José María Loizaga Viguri, espainiar enpresaburua (j. 1936).
- Martxoaren 22a - Carmen de Mairena, kataluniar emakumezko abeslari eta artista transexuala (j. 1933).
- Martxoaren 23a - Lucia Bosè, italiar aktorea (j. 1931).
- Martxoaren 23a - Borja Domecq Solís, espainiar enpresaburu eta zezen suhar haztegien jabea (j. 1945).
- Martxoaren 23a - José Folgado, PPko espainiar politikaria (j. 1944).
- Martxoaren 24a - Manu Dibango, kamerundar saxofoi-jotzaile, pianista, bibrafonista, orkestra zuzendari, musikagile, konpositore eta abeslaria (j. 1933).
- Martxoaren 24a - Stuart Gordon, estatubatuar zinema eta antzerki zuzendaria, gidoilaria eta antzerki egilea (j. 1947).
- Martxoaren 24a - Albert Uderzo, frantziar komikigilea, René Goscinnyrekin batera Asterix komiki sortaren sortzailea (j. 1927).
- Martxoaren 25a - Mark Blum, estatubatuar aktorea (j. 1950).
- Martxoaren 25a - Detto Mariano, italiar musikagile, moldatzaile, abesti-idazle, piano-jotzaile, grabazio-ekoizle eta musika argitaratzailea (j. 1937).
- Martxoaren 26a - Michel Hidalgo, frantziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1933).
- Martxoaren 27a - Hamed Karoui, Tunisiako lehen ministroa (j. 1927).
- Martxoaren 28a - Chato Galante, espainiar presoa eta Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren aldeko ekintzailea (j. 1948).
- Martxoaren 29a - Philip Warren Anderson, estatubatuar fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- Martxoaren 29a - Krzysztof Penderecki, poloniar musikagilea (j. 1933).
- Martxoaren 30a - Antonio Álvarez Solís, espainiar kazetaria, Euskal Herrian lan egindakoa (j. 1929).
- Martxoaren 30a - Lorena Borjas, mexikar-estatubatuar aktibista transgeneroa eta immigrante mexikarren eskubideen defendatzailea (j. 1960).
- Martxoaren 30a - Manolis Glezos, greziar politikari eta erresistentea (j. 1922).
- Martxoaren 30a - Hau Pei-tsun, Taiwango lehen ministroa (j. 1919).
- Martxoaren 30a - Bill Withers, estatubatuar kantautore eta musikaria (j. 1938).
- Martxoaren 30a - Joachim Yhombi-Opango, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1939).
- Martxoaren 31 - Rafael Berrio, gipuzkoar kantaria eta musikagilea (j. 1963).
- Martxoaren 31 - Abdul Halim Khaddam, Siriako presidentea (j. 1932).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Bruce Dawe, australiar olerkaria, Australiako olerkari eraginkorrenetakotzat joa (h. 1930).
- Apirilaren 1a - Ricardo Díez-Hochleitner, bizkaitar kimikari, legegizon eta ingeniaria (j. 1928).
- Apirilaren 1a - Nur Hassan Hussein, Somaliako lehen ministroa (j. 1938).
- Apirilaren 1a - Ellis Marsalis Jr., estatubatuar jazz piano-jotzailea (j. 1934).
- Apirilaren 1a - Bucky Pizzarelli, estatubatuar gitarra-jotzailea (j. 1926).
- Apirilaren 2a - Goyo Benito, espainiar futbolaria (j. 1946).
- Apirilaren 2a - Jesus Rikardo Urteaga Repullés, Txetxu, gipuzkoar ETAkidea (j. 1958).
- Apirilaren 3a - Helin Bölek, turkiar abeslaria eta ekintzailea (j. 1992).
- Apirilaren 3a - Francisco Hernando, Paco el Pocero, espainiar enpresaburua, urbanizazio erraldoien eraikuntzagatik ezaguna (j. 1945).
- Apirilaren 4a - Luis Eduardo Aute, espainiar kantari, pintore eta zinemagilea (j. 1943).
- Apirilaren 4a - Rafael Leonardo Callejas, Hondurasko presidentea (j. 1943).
- Apirilaren 5a - Honor Blackman, ingeles aktorea (j. 1925).
- Apirilaren 5a - Margaret Burbidge, britainiar astronomoa (j. 1919).
- Apirilaren 5a - Mahmoud Jibril, Libiako lehen ministroa (j. 1952).
- Apirilaren 5a - Pentti Linkola, finlandiar ekologista (j. 1932).
- Apirilaren 5a - Dougie Morgan, eskoziar errugbilaria (j. 1947).
- Apirilaren 6a - Radomir Antić, serbiar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1948).
- Apirilaren 6a - James Drury, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- Apirilaren 6a - Carlos Itoiz, nafar gitarra-jotzailea, flamenko musikan nabarmena (j. 1932).
- Apirilaren 8a - Miguel Jones, Ekuatore Ginean jaiotako bizkaitar futbolaria (j. 1938).
- Apirilaren 8a - Valeriu Muravschi, Moldaviako lehen ministroa (j. 1949).
- Apirilaren 9a - Andoni Perez Cuadrado, arabar abertzalea (j. 1926).
- Apirilaren 10a - Enrique Múgica, PSOEko gipuzkoar politikaria (j. 1932).
- Apirilaren 11 - John Horton Conway, ingeles matematikaria (j. 1937).
- Apirilaren 11 - Edem Kodjo, Togoko lehen ministroa (j. 1938).
- Apirilaren 12a - Peter Bonetti, ingeles futbolaria (j. 1941).
- Apirilaren 12a - Chung Won-shik, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1928).
- Apirilaren 12a - Stirling Moss, britainiar auto-gidaria (j. 1929).
- Apirilaren 12a - Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria (j. 1923).
- Apirilaren 13a - Landelino Lavilla, kataluniar legelaria eta politikaria (j. 1934).
- Apirilaren 13a - Sarah Maldoror, frantziar gidoigile eta zuzendaria (j. 1929).
- Apirilaren 13a - Ann Sullivan, estatubatuar animatzailea (j. 1929).
- Apirilaren 14a - Paul Bayvel, hegoafrikar errugbilaria (j. 1949).
- Apirilaren 15a - Joe Brown, britainiar alpinista (j. 1930).
- Apirilaren 15a - Brian Dennehy, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Apirilaren 15a - Rubem Fonseca, brasildar kronikaria eta eleberrigilea (j. 1925).
- Apirilaren 15a - Lee Konitz, estatubatuar musikagilea (j. 1927).
- Apirilaren 16a - Christophe, frantziar abeslaria (j. 1945).
- Apirilaren 17a - Norman Hunter, ingeles futbolaria (j. 1943).
- Apirilaren 20a - Joxe Ulibarrena, nafar eskultorea eta etnografoa (j. 1924).
- Apirilaren 21a - José María Calleja, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1955).
- Apirilaren 21a - Abdurrahim El-Keib, Libiako lehen ministroa (j. 1950).
- Apirilaren 21a - Jacques Pellen, bretainiar jazz gitarra-jotzailea (j. 1957).
- Apirilaren 21a - Laisenia Qarase, Fijiko lehen ministroa (j. 1941).
- Apirilaren 21a - Teresa Rodrigo Anoro, espainiar fisikaria (j. 1956).
- Apirilaren 22a - Enrique Castellón Vargas, El Príncipe Gitano, espainiar aktorea, flamenko abeslaria eta dantzaria (j. 1928).
- Apirilaren 22a - Shirley Knight, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Apirilaren 22a - Jose Luis Zumeta, gipuzkoar margolaria , Gaur taldearen sortzaileetakoa (j. 1939).
- Apirilaren 25a - Per Olov Enquist, suediar kazetaria, antzerkigilea eta eleberrigilea (j. 1934).
- Apirilaren 26a - Georges-Jean Arnaud, frantziar idazlea (j. 1928).
- Apirilaren 28a - Robert May (Oxfordeko May Baroia), australiar zientzialaria, Erresuma Batuko Gobernuko aholkulari zientifiko nagusia (j. 1936).
- Apirilaren 28a - Eddy Pieters Graafland - herbehereetar futbolaria, Herbehereetako atezainik onenetakoa (j. 1934).
- Apirilaren 28a - Michael Robinson, irlandar-britainiar futbolaria eta telebista aurkezlea (j. 1958).
- Apirilaren 29a - Giacomo dalla Torre del Tempio di Sanguinetto, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1944).
- Apirilaren 29a - Denis Goldberg, apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikaria (j. 1933).
- Apirilaren 29a - Jānis Lūsis, letoniar atleta, IAAFen arabera historiako xabalina jaurtitzailerik onena (j. 1939).
- Apirilaren 29a - Maj Sjöwall, suediar idazlea (j. 1935).
- Apirilaren 29a - Guido Münch, mexikar-estatubatuar astrofisikaria (j. 1921).
- Apirilaren 30a - Tony Allen, nigeriar musikaria (j. 1940).
- Apirilaren 30a - Lurdes Huizi, nafar irakaslea (j. 1958).
- Apirilaren 30a - Florian Schneider, alemaniar musikaria, Kraftwerk taldeko kide sortzailea (j. 1947).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Tun Tin, Birmaniako lehen ministroa (j. 1920).
- Maiatzaren 2a - Idir, aljeriar kantautore amatzigha (j. 1949).
- Maiatzaren 3a - Dave Greenfield, ingeles teklatu-jotzaile, abeslari eta egile abeslaria, The Stranglers taldeko kidea (j. 1949).
- Maiatzaren 4a - Selma Huxley, kanadar historialaria, Euskal Herriko eta Kanadako itsas historian aditua (j. 1927).
- Maiatzaren 4a - Alan Sutherland, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1944).
- Maiatzaren 6a - Gurutzi Arregi Azpeitia, bizkaitar etnografoa (j. 1936).
- Maiatzaren 7a - Antonio González Pacheco, Billy el Niño, Espainiako poliziaren inspektorea, frankismo garaian torturatzailea (j. 1946).
- Maiatzaren 8a - Trinche Carlovich, argentinar futbolaria (j. 1946).
- Maiatzaren 8a - Uwe Ludwig Horn, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (j. 1944).
- Maiatzaren 8a - Cécile Rol-Tanguy, Frantziako Erresistentziako kidea, 1944ko abuztuan Parisen liberazioan parte hartu zuena (j. 1919).
- Maiatzaren 9a - Little Richard, estatubatuar rock kantaria, gitarrista eta pianista, Chuck Berryrekin batera, rock and rollaren aitzindaria (j. 1932).
- Maiatzaren 10a - Betty Wright, estatubatuar soul eta R&B abeslaria (j. 1953).
- Maiatzaren 11 - Jerry Stiller, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1927).
- Maiatzaren 12a - Sisavath Keobounphanh, Laosko lehen ministroa (j. 1928).
- Maiatzaren 12a - Michel Piccoli, frantziar antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea (j. 1925).
- Maiatzaren 13a - Gabriel Bacquier, frantziar opera abeslaria, baritonoa (j. 1924).
- Maiatzaren 13a - Rolf Hochhuth, alemaniar idazlea (h. 1931).
- Maiatzaren 15a - Ezio Bosso, italiar orkesta zuzendari, musikagile eta musikaria (j. 1971).
- Maiatzaren 15a - Juan Genovés, espainiar margolaria eta artista grafikoa (j. 1930).
- Maiatzaren 15a - Phil May, ingeles abeslaria, Pretty Things taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- Maiatzaren 15a - Fred Willard, estatubatuar aktorea, umorista eta idazlea (j. 1933).
- Maiatzaren 16a - Pierre Andiazabal, lapurtar itzultzaile eta apaiza (j. 1923).
- Maiatzaren 16a - Julio Anguita, espainiar politikari komunista, Ezker Batuaren koordinatzaile nagusia (j. 1941).
- Maiatzaren 16a - Arthur Summons, australiar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Maiatzaren 19a - Richard Anuszkiewicz, estatubatuar margolari eta grabatzailea (j. 1930).
- Maiatzaren 20a - Adolfo Nicolás, espainiar apaiza, Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia (j. 1936).
- Maiatzaren 21a - Kepa Arroitajauregi, bizkaitar pilotaria eta kazetaria (j. 1971).
- Maiatzaren 21a - Oliver E. Williamson, estatubatuar ekonomialaria, mikroekonomian aditua, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1932).
- Maiatzaren 22a - Ashley Cooper, australiar tenislaria (j. 1936).
- Maiatzaren 22a - Mory Kanté, ginear abeslari eta kora-jotzailea (j. 1950).
- Maiatzaren 22a - Jesús Pardo, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1927).
- Maiatzaren 23a - Maria Velho da Costa, portugaldar idazlea (j. 1938).
- Maiatzaren 24a - Jimmy Cobb, estatubatuar jazz musikaria (j. 1929).
- Maiatzaren 24a - Jean-Loup Dabadie, frantziar kazetari eta gidoigilea, Frantses Akademiako kidea (j. 1938).
- Maiatzaren 24a - Mukar Txolponbaiev, kirgizistandar politikaria (j. 1950).
- Maiatzaren 25a - Hyun Soong-jong, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1919).
- Maiatzaren 25a - Vadão, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- Maiatzaren 26a - Miguel Artola, gipuzkoar historialaria (j. 1923).
- Maiatzaren 26a - Richard Herd, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Maiatzaren 26a - Vladimir Lopukhin, erruso-sobietar ekonomialaria (j. 1952).
- Maiatzaren 29a - Abderrahman Jusufi, Marokoko lehen ministroa (j. 1924).
- Maiatzaren 30a - Yawovi Agboyibo, Togoko lehen ministroa (j. 1943).
- Maiatzaren 30a - Mady Mesplé, frantziar opera-abeslaria, sopranoa (j. 1931).
- Maiatzaren 30a - Bobby Morrow, estatubatuar atleta, 1950eko hamarkadako esprinter nagusia (j. 1935).
- Maiatzaren 31 - Christo, bulgariar-estatubatuar artista (j. 1935).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 2a - Angel Landa, bizkaitar alpinista (j. 1935).
- Ekainaren 2a - Mattin Larzabal, baxenafar kazetari eta euskaltzalea, Ipar Euskal Herrian erreferentea, Gure Irratian hogeita hamar urtez aritua (j. 1950).
- Ekainaren 2a - Carlo Ubbiali, italiar motoziklismoko pilotua (j. 1929).
- Ekainaren 3a - Abdelmalek Drukdel, aljeriar buruzagi jihadista (j. 1970).
- Ekainaren 4a - Bixente Serrano, euskal idazle eta historialaria (j. 1948).
- Ekainaren 8a - Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, baxenafar euskaltzale, dantzari, dantza irakasle eta euskal kulturaren sustatzailea (j. 1926).
- Ekainaren 8a - Pierre Nkurunziza, Burundiko presidentea (j. 1964).
- Ekainaren 9a - Pau Donés, kataluniar abeslaria eta gitarra-jotzailea, Jarabe de Palo taldeko kidea (j. 1966).
- Ekainaren 11 - Emmanuel Issoze Ngondet, Gabongo lehen ministroa (j. 1961).
- Ekainaren 11 - Rosa Maria Sardà, kataluniar umorista, aktore eta telebistako aurkezlea (j. 1941).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Ezina Ekina egitasmoak 500 pertsona bildu ditu plazan - Andoain» Aiurri.eus . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
- ↑ ARGIA. (2020-01-30). «JARRAIPENA | Mugarria ezarri du milaka lagunek babestutako grebak» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|